Euskaraldian dagoeneko izena eman dutenek datorren astelehenetik hasi eta hamaika egunez jaso ahal izango dituzte Belarriprest eta Ahobizi txapak Agirre-Etxeberrin. Egunero bi orduz bertan izango gara txapak banatzen eta ariketa honetan parte hartuko duten guztiei aholkuak ematen.
Txapa banaketa astebarruan arratsaldean izango da, 17:30ean hasi eta 19:30ak bitarte. Asteburuan, berriz, goizez egingo dugu, 11:00etatik 13:00a arte.
Beraz, txapa banaketaren ordutegi eta egutegia hauxe da:
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
17:30-19:30 | 17:30-19:30 | 17:30-19:30 | 17:30-19:30 | 17:30-19:30 | 11:00-13:00 | 11:00-13:00 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
17:30-19:30 | 17:30-19:30 | 17:30-19:30 | 17:30-19:30 | ![]() |
![]() |
![]() |
Ondoen datorkizun egun eta orduan etor zaitezke zure txapa jasotzera!
Izen emateak zabalik darrai
Oraindik ere izenik eman ez dutenek izena emateko aukera dute. Orain arte bezala, bi modu daude izena emateko, bata eskuz eta beste Internet bidez.
- Eskuz, aukera egongo da Agirre Etxeberri etxean bertan, txapa-banaketarekin batera, izen emateko. Gainera, orain arteko lekuetan ere eman daiteke izena, hau da, Udaletxean, Kultur Etxean eta Euskaltegian.
- Internet bidez izena emateko, hemen klik egin eta datuak sartzea besterik ez duzu.
Hartutako konpromisoa betetzeko aholku sorta
Belarriprest eta Ahobizientzat aholku sorta bat bildu dugu ondoko bideoetan.