
Mahai ibiltaria Legazpiko kaleetan ibili da orain arte
Mahai ibiltariak Legazpiko kaleetan segituko du urria amaitu bitartean. Azaroan izena eman nahi duenak Udaletxera, Kultur-etxera edo Euskaltegira gerturatu beharko du orria betetzera, edo Internet bidez eman beharko du izena izenematea.euskaraldia.eus helbidean.
Hurrengo hitzorduak
Azaroa iritsi bitartean, mahaiak ibilaldi hauxe egingo du:
- Urriak 25ean, Laubiden, 16:30-18:30
- Urriak 26an, Arantzazun, 16:30-18:30
- Urriak 27an, Nafarroa kalean, 11:00-13:00
- Urriak 30ean, Juanastegiko igogailuan, 16:30-18:30
- Urriak 31n, Urtatzan, 16:30-18:30
Larunbatean, #nikizenaemandut
Bestalde, urriaren 27an, arratsaldeko 17:30etan, #nikizenaemandut ekitaldia egingo dugu Chillida Lantokian. Orain arte izena eman duten Belarriprest eta Ahobizi guztiak gonbidatuta daude bertara.