Herrian Euskaraldia girotzeko batzordea martxan da, dagoeneko. Apirilaren 17an, Kultur Etxean, egin zen lehenengo aurkezpena eta, hortik, sortu zen batzordea. Hala ere, batzordea irekia da eta edonork har dezake parte, argazkiko edonorekin harremanetan jarrita.

Une honetan, Legazpiko Belarriprest eta Ahobizien hamaikakoa ari dira prestatzen eta irailean zehar egingo da aurkezpena. Izango duzue gure berri.