Bertso jaialdia iragarten duen kartela

Ostiral honetan, hilak 16, gaueko 22:30etan bertso-saioa izango dugu Latxartegi aretoan. Aurten, Euskaraldia ekimenaren baitan antolatuta, punta puntako lau bertsolari arituko dira datorren astean hasiko den ariketa erraldoi honen inguruan bertsotan.

Amets Arzallus, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Etxahun Lekue bertsolariak izango ditugu oholtzan. Gai jartzaile Jone Narbaiza eta Antton Iraeta arituko dira.

Sarrera erdi-prezioan gazteentzat

Sarrerak bertso-saioa hasi baino ordu lehenago erosi ahal izango dira. Sarrerek 10 € balio dute eta prezio erdia dute gazteentzat, 5 €.