Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6461

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-content/themes/divi/includes/builder/functions.php on line 5536
Bakarrizketa umoretsua astearte honetan Latxartegi aretoan | Euskaraldia Legazpin

Bakarrizketa iragartzeko kartela

Euskal Herri osoko herrietan ibili ondoren, Legazpira dator Ttak! umorezko bakarrizketa

Astearte honetan, hilak 20, Euskaraldia hasi baino hiru egun lehenago, Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak Ttak! bakarrizketa umoretsua eskainiko digu Latxartegi aretoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Ttak! Euskaraldia ekimenaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa saio bat da. 40 bat minututan, Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri ematen du, betiere, umorez.

Sarrera doan antzokia bete arte. Hona hemen aurrerapen bideo bat: