Dagoeneko mila herritarrek baino gehiagok eman dute izena Belarriprest eta Ahobizi izateko datorren astean hasiko den ariketan. Zorionak, Legazpi!
Dena den, gogoratu izen ematea soilik ez dela nahikoa eta ariketa egiteko ezinbestekoa dela txapa jasotzea. Horretarako, gerturatu momentu batean Agirre Etxeberrira 17:30-19:30 bitartean astebarruan edo 11:00-13:00 asteburuan.
Oraindik ere izena eman ez baduzu, izenematea irekita dago. Ez galdu aukera eta apuntatu zaitez ariketa erraldoi honetan parte hartzeko!